Ikastaroa: Maitasunaren ipuina

amor toxicoMaitasun erromantikoaren gizarte eta  kultur eraikuntza

Maitasun erromantikoaren mitoak ikuspegi hirukoitz batetik aztertuko ditugu: ikuspegi feminista, kultur artekoa eta maskulinitate berriaren ikuspegitik. Emakume eta gizonen arteko desberdintasunari ekarpenen bat egiten dion maitasuna desmitifikatu nahi dugu, eta, horretarako, kultura desberdinetako proposamenak aztertuko ditugu, eta emakume nahiz gizonak erreprimitzen dituzten “printze urdina” eta “eraman handiko printzesa” ereduak aztertuko ditugu.

Hainbat mitok gure bizitzan eta gure harremanetarako moduan duten eragina, eta horren ondorio emozionalak eta psikologikoak zein diren eta emakumeen kontrako indarkeria nola bidezko jotzen laguntzen duten aztertuko dugu: laranja erdia, zeloak, kontrola, eraspena, osagarritasuna, heterosexismoa eta benetako maitasuna. Ez dugu nahi hainbeste maitatu eta hainbeste maitatuak izan... hobeto maitatu eta hobeto maitatuak izan nahi dugu.

 

PROGRAMA

  • MAITASUNA, DESBERDINTASUNA ETA GENERO ROLAK
    • Sexu-genero sistema
    • Maitasunezko sozializazioa: heziketa, bizipenak eta erreferentziak –musika, abestiak, pelikulak
    • Genero estereotipoak desberdintasunerako erreminta gisa
    • Zergatik aztertu maitasuna?
    • Genero rolak maitasunean: emakumezkoak izaki maitekorrak dira, gizonezkoak subjektu deseatzaileak
  • MAITASUN ERROMANTIKOAREN MITOA: PRINTZE URDINA ETA PRINTZESA ARROSA
    • Maitasun erromantikoaren gizarte eta kultur eraikuntza
    • Nagusitzen den maitasun eredua: Zer da maiteminduta egotea? Zer da harreman “normal” bat?
    • Maitasun sistema hegemonikoaren gizon eta emakumezko ereduak:
      • Printze urdin ausarta: babes-emailea eta aktiboa
      • Printzesa arrosa: ederra, gozoa, pasiboa
    • Nagusitzen den maitasun ereduaren heterotasuna
  • MAITASUNA MISTIFIKATZEAREN ARRISKUAK: INDARKERIA
    • Maiteminarekin eta maitasunarekin lotzen ditugun emozioak: maitemina ala besterentzea?
    • Laranja erdia, norbere autonomiari uko egiteko azalpen gisa
    • Maitasun onuragarria, maitasun kaltegarria
    • Maitasuna, kontrol gisa: jabetza, maiterrea
    • Indarkeriaren normalizazioa maitasun harremanen markoan
  • MAITASUNA ETA MASKULINITATEA
    • Gizonezkoen maitasunaren (ez) sozializazioa
    • Maitasun harremanetan gizonezkoei esleitutako rolak: nahitaez indartsu eta ausart izan beharra.
    • Maskulinitate berriak: maitasunean ere gizon izateko beste eredu bat eraikitzeko gakoak.
  • BESTE MAITASUN-EREDU BAT ERAIKITZEA
    • Maitasuna, ongizate gisa
    • Norbere autonomia indartzearen garrantzia
    • Bikotekiderik ez edukitzea ez da bakarrik egotea
    • Ez dago harreman eredu bakarra

 

Hasieraren data
2014ko otsailaren 3an
ray1.gif
Orduak 60 ordu
ray1.gif
Inskripzioen epea
2014ko urtarrilaren 14tik 27ra
ray1.gif
Salneurriak 150 €

ray1.gif

Plazak 40 pertsonak
ray1.gif
Informazioa e inskripzioak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
ray1.gif