Faktoria Lila

Ikastaroa: Lerro arteko indarkeria

violencia simbolicaIndarkeria sinbolikoa, desberdintasuna erreproduzitu eta legezkotzat jotzeko tresna gisa

Lantegi honetan emakumeak historian ikusezin egin direlako gaia aztertzen da, komunikazioaren, sorkuntzaren eta kulturaren arlo guztietan izan baitira ikusezin; bestalde, kultur ekoizpenetan eta medioetan dugun irudi murriztuari begiratuz, rol eta genero estereotipoak ere aztertuko ditugu.

Arrakala digitalari buruz hitz egiten dugu, emakumeen ikusezintasun berriari buruz, eta gure menpekotasun egoera betikotzen duten erreminta "modernizatuei" buruz.

Bestalde, hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista lantzen dugu, teknologia berriak kudeatzeko erremintak, ahalduntzea oinarri hartuta, eta ziberfeminismoek zabaldu dituzten espazio berriak ere bai.

 

PROGRAMA

  • INDARKERIA SINBOLIKOA
    • Desberdintasunaren diskurtsoa: genero rolak eta estereotipoak
    • Indarkeria sinbolikoa, emakumeen kontrako indarkeria gisa
    • Indarkeria sinbolikoa aztertzeko eta antzemateko erremintak
    • Indarkeria sinbolikoaren kontra egiteko estrategiak
  • EMAKUMEZKOEN ORDEZKARITZA KOMUNIKABIDEETAN
    • Emakumezkoak, medioen diskurtsoan alteritate gisa
    • Amak, ezkontideak, biktimak edo antiheroiak: estereotipoen erreprodukzioa
    • Pitufina sindromea
    • “Osagarriak” baino askoz gehiago. Medioetako genero estereotipoak desmuntatzeko estrategiak
  • EMAKUMEZKO ERREFERENTE BERRIAK SORTZEA
    • Balio “hegemonikoak” onuragarriak al dira?
    • “Giza" balioak maskulinoak direlako ustea, ustela
    • Genero estereotipoak gaindituko dituzten erreferente berriak sortu
    • Erreferente izan beharko luketen emakumeak

 

Hasieraren data
2014ko otsailare 3an
ray1.gif
Orduak 30 ordu
ray1.gif
Inskripzioen epea
2014ko urtarrilaren 14etik 27ra
ray1.gif
Salneurria 75 €

ray1.gif

Plazak 40 pertsonak
ray1.gif
Informazioa eta inskripzioak
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
ray1.gif

 

 

 

 


Diseño y Hosting Joomla!
Joomla! en tu idioma
Cursos Online