Sinbolo indarkeriari buruzko lantegia

Lantegi honetan emakumeak historian ikusezin egin direlako gaia aztertzen da, komunikazioaren, sorkuntzaren eta kulturaren arlo guztietan izan baitira ikusezin; bestalde, kultur ekoizpenetan eta medioetan dugun irudi murriztuari begiratuz, rol eta genero estereotipoak ere aztertuko ditugu.

simbo.jpg



Arrakala digitalari buruz hitz egiten dugu, emakumeen ikusezintasun berriari buruz, eta gure menpekotasun egoera betikotzen duten erreminta "modernizatuei" buruz.

Bestalde, hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista lantzen dugu, teknologia berriak kudeatzeko erremintak, ahalduntzea oinarri hartuta, eta ziberfeminismoek zabaldu dituzten espazio berriak ere bai.