Maskulinitate berrien lantegia

Lantegi honen proposamena da teorikoki bai, baina bizipenetik ere bai, maskulinitate berrien kontu hau zertan den azaltzea.

 

tamasculi.jpg

Hurbilketa feminista oinarri hartuta, emakume eta gizonezkoei esleitutako rolak ikusgai jarriko ditugu, eta sozializazio sexistak –gizonak emakumeen gainetik jartzen dituena- botere desoreka batera eramateko dituen mekanismoak ere ikusiko ditugu. Gizon izateaz dugun eredua berrikusiko dugu, eta ideiak emango ditugu maskulinitate eredu berri baterako. Izan ere, eredu horrek berdintasunerako eta garapen pertsonal sakonagorako bidea irekiko luke.