Faktoria Lila

Lideresa lantegia

talidesas.jpg
 
Emakumeen ahalduntze prozesuan osagarri izango dira kontzientzi hartzea, lidergotza gaitasunak sortzea eta antolamendu kolektiboa. Lantegi honetan, emakumeek euren bizitzaren kontrola izateko gaitasunak indartzeko beharrezko erremintak eskaintzen ditugu, baina baita eurek hautatutako espazio publiko edo pribatuetan lidergotza egikaritzeko ere.

Lantegia 3 gai-ardatz osagarritan zatituta planteatzen da, eta horietako bakoitzari 6 saio eskainiko zaizkio. Horietaz gain, hasierako saio bat dago, metodologia azaltzeko, eta amaieran beste bat, ebaluaziorako.

  • Komunikaziorako eta jende aurrean hitz egiteko erremintak; horrela, espazio publikoan –oraindik geure burua gonbidatu gisa ikusten gara hor- agertzeko beharrezko gaitasunak indartuko ditugu.
  • Coaching teknikak; bertan, mugatzen gaituzten sineskeriak eta geure buruaren irudi onena lantzen  eta gure bizitza modu autonomoan kudeatzen laguntzen diguten jokaera eta balioak eta ikuspegi positiboa landuko ditugu.
  • 2.0 emakumeak. Une honetan, antolamendu kolektiboaren bidez emakumeen artean ezarri daitezkeen sinergiak lantzen ditugu, bai eta, bilakaera potentzial horretarako, sare sozialek eta internetek eskaintzen dituzten aukerak ere.

Diseño y Hosting Joomla!
Joomla! en tu idioma
Cursos Online