Jende aurrean hitz egiteko lantegia

Espazio publikoa gizonezkoena izan da beti, eta horrela ikusten dugu oraindik ere. Ahaldunduta sentitzen garen emakumeok ere, espazio publikoa (bilerak, hitzaldiak, lan arloa, militantzia espazioak, komunikabideak) ez dugu hartzen geure berezko leku moduan. Ez gara seguru sentitzen, gure iritziak gutxietsi egiten ditugu, eta kostatu egiten zaigu gure mezua besteei autoritatez helaraztea.
Lantegi honetan, denok barruan dugun komunikatzaile ona ateratzeko erremintak landuko ditugu, eta inguruak edota guk geuk jartzen ditugun oztopoak ere bai, horiek ez baitigute uzten geure lekua hartzen kalean, lantokian, erakundeetan eta komunikabideetan.

 

talideresas.jpg
Milaka lagun daude ikertzen, irakurtzen, idazten, grabatzen... oraintxe pentsamendu eta arte feminista sortzen.
Espazio honetan, gehien hunkitu gaituen adibideetako batzuk jaso ditugu, eta bilatzen jarraitzeko beste espazio batzuk.