Faktoria Lila

Auto-maitatze lantegia

Autoestimu gabezia gure sufrimendu askoren atzean dago. Norbere burua behar adina ez maitatzea, besteren maitasuna eta errespetua ez dugula merezi pentsatzea, horiek dira lehenengo urratsak besteei uzteko errespeturik gabe eta zakar tratatzen, eta betiko desberdintasunezko lekuetan gera gaitezen uzteko.

 

tautoamor.jpg

Askotan, gure auto-pertzepzioa distortsionatuta dago, eta, horrela, ez diogu geure buruari gustura begiratzen, konplexuz eta frustrazioz betetako leku batetik egin behar izaten diogu aurre munduari.

Gure autoestimua lantzea, eta hori gaindituta, “auto-maitatzera” iristea bizi-esperientzia kontua da, eta geure burua maitasunez tratatzea, baina banaka edo taldeka ere landu daiteke, eta horretan datza lantegi hau:

  • Besteek gutaz espero duten horren menpe gauden aztertu, eta horren ordez geure bideak urratzea, zoriontsu egingo gaituen bizi-proiektu baterantz.
  • Zoriontasuna, norbere asebetetzea eta lasaitasuna geure barneko jokaerak baldintzatzen du, kanpoko gorabeherek baino gehiago.
  • Gizarte exijentzien atzean ezkutatzen diren estrategia patriarkalak aztertzea, horiek baitira emakumeok geure nortasunarekin pozik egotea zailtzen digutena.
  • Pentsamendu eta jardun feminista aitortzea, banaka eta taldeka ahalduntzeko  bide gisa.

Diseño y Hosting Joomla!
Joomla! en tu idioma
Cursos Online