"Bada bizitzarik, generotik at" tailerra

Teoria eta praktika transfeministetara hurbiltze bat 

Replicante transfeminista

Medeak talde transfeministarekin elkarlanean, Transfeminismoaren proposamenetara salto egin eta ezagutzeko tailer hau aurkeztu dugu.

Feminismo erradikaletik gatoz, bollerak gara, putak, transak, migrateak, beltzak, heterodisidenteak... iraultza feministarren amorrua gara eta hortzak erakustera gatoz; generoaren bulego eta politika zuzenetatik irten, eta gure desirek politikoki ez zuzenak izatera gida gaitzala, traba eginez eta geure mutazioak berpentsatu eta berresanahitzen.
Jada ez dugu nahiko soilik emakumeak izanda. Feminismoaren "emakumeak" subjektu politikoa ere motz geratu zaigu, baztertzailea da bere horretan, kanpoan uzten baititu bollera, trans, puta, belodun, diru gutxi irabazi eta unibertsitatera ez doazenak, oihu egiten dutenak, paperik gabeak, maritxuak..."
 
(Intsurrekzio transfeministako manifestuaren zati bat)
 
PROGRAMA
  • 1. Gaia: MARKO OROKOR ETA KONTZEPTUALAL
    • Irakaslea: Josebe Iturrioz (Medeak)
  • 2. Gaia: PROSTITUZIOA
    • Irakaslea: Nagore Iturrioz (Medeak)
  • 3. Gaia: LODIFOBIA
    • Irakaslea: Nagore Iturrioz (Medeak)
  • 4. Gaia: TRANSEXUALITATEA
    • Irakaslea: Josebe Iturrioz (Medeak)
  • 5. Gaia: PORNOGRAFÍA
    • Irakaslea: Kattalin Miner (Medeak)

Tailerra burutzean, Mamen Moreu ilustratzaileak diseinatutako parte-hartze diploma emango dugu

Hasiera eta amaiera datak
2017ko azaroak 27 eta 2018ko otsailak 23
ray1.gif
eskola-orduak
40 ordu
ray1.gif
izen-emate datak
2017ko azaroaren 13tik 24ra
ray1.gif
matríkula 125 €

ray1.gif

plaza kopurua 40 lagun
ray1.gif
Informazioa eta izen-ematea Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
ray1.gif